Kieveko Mamua

Kieveko Mamua

Irudi gehiago
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakgerra-pilotua
Zerbitzu militarra
Adar militarraUkrainako Aire Indarrak
Aireko indar
Parte hartutako gatazkakErrusia-Ukraina gerra (2022)
Kieveko gudua
Kieveko erasoaldia

Kieveko Mamua (ukraineraz: Привид Києва)[1] MiG-29 Fulcrum bat daraman baieztatu gabeko aparteko hegazkin-pilotu bati eman zaion ezizena da, 2022ko otsailaren 24an Kieveko erasoaldian sei hegazkin errusiar eraitsi izana egozten zaiona.[1][2] Kieveko Mamua, ziur aski, hiri-legenda bat da, Ukrainako biztanleentzako moral-injekzio handi bat bezala sortua.[3]

Historia

Ukrainako Aire Indarren Mikoian MiG-29 bat.

Sare sozialetan, Ukrainan zeuden borroka-egazkinen bideoak zabaltzen hasi ziren Errusiaren inbasioaren lehen egunean, 2022ko otsailean, non esaten zen pilotu bakar batek hainbat hegazkin errusiar eraitsi zituela.[4] Bideo horietan, ustezko MiG-29 baten pilotu batek, "Kieveko Mamua" ezizenez ezagutzen dena, ustez sei aire-borroka irabazi zituen Kieveko zeruan, inbasioaren lehen 30 orduetan; informazioaren arabera, sei hegazkin horiek bi Su-35, bi Su-25, Su-27 bat eta G-29 bat dira.[5][6][7] Kieveko Mamua existitzekotan, XXI. mendean erregistratutako lehen aparteko pilotua izango litzateke, bai eta Aparta Egun Batean ere.[8]

Ukrainako Defentsa Ministerioak dioenez, eraistea baieztatzen bada, Kieveko Mamua Errusiaren inbasioaren hasieran Ukrainako Indar Armatuetara berehala itzuli ziren erreserba militarreko dozenaka pilotu esperientziadunetako bat izan daitekeela.[9] Txio batean, Kieveko Mamua "airearen mendekatzaile" gisa aipatu zuen Ministerioak ere.[10] Gainera, Ukrainako Komandanteburu den Valerii Zaluzhnii-k esan zuen Ukrainako borroken lehen egunean eraitsitako sei hegazkin errusiar baino ezin zituela baieztatu, nahiz eta gehiago izan zitezkeen.[2]

Ukrainako agintari ofizialek eta komunikabideek ez dute modu independentean egiaztatu Kieveko Mamuaren existentzia, baina Petro Poroxenko-k, Ukrainako Presidente-ohiak, txio baten bidez argitaratu zuen borroka-pilotu baten argazkia, esanez argazki horretako soldadua Kieveko Mamua zela; beraz, Poroxenkoren arabera, benetako pilotua.[11][12]

Morala

Kieveko Mamua errefortzu moral gisa egiaztatu dute ukrainarrek, 2022ko Ukrainako inbasio errusiarraren aurrean baikortasuna indartzeko.[13][14] Hiri-legenda hau ez da, seguruenik, nahita egindako sorkuntza bat, baizik eta ukrainarrek sare sozialetan partekatzen dituzten istorioetan sortua, Ukrainako komunikabideen kontu ofizialek pilotuari eguneratze erregularra eman aurretik hasitakoa.[15]

Ordenagailu bidez sortutako dogfight-borroka baten bideoa 2013ko Digital Combat Simulator bideojokoa erabiliz egin zen ere, YouTubeko erabiltzaile batek kargatuta. Erabiltzaileak, halere, argi eta garbi adierazi zuen deskribapenean bideoa ez zela benetakoa, eta Kieveko Mamuaren omenaldia besterik ez zela, hau benetakoa edo faltsua izan, Ukrainako indarrek borrokatzen jarraitzeko helburuarekin. Ukrainako Indar Armatuen Twitter-kontu ofizialak ere partekatu zuen bideoa.[16] Orduan, bideoa Twitterrera igo eta zabaldu zen bertan, Snopes-ek fingidatuta zegoela argitu zuen arte.[17][18]

Task & Purposek argudiatu zuenez, nahiz eta oso zaila izan aipatutako sei aire-eraisteak egiazkoak izatea, XXI. mendean horrek zuen bitxitasunagatik eta Ukrainaren misilen-aurkako defentsa sendoagatik, Kieveko Mamua ukrainarren izpiritua bezain "erreala" zen. The Aviationisteko Tom Demerly-k argudiatu zuen Kieveko Mamua "gerraren kaosak anplifikatutako distortsio arraroen adibide bat" dela.[19] Kieveko Mamua bezala, 2022ko otsailaren 26an Ukrainako Lehorreko Indarren soldadu bati buruzko informazioa agertu zen sare sozialetan, "Ukrainako Herioa" ezizenaz ezaguna, ustez, hogei soldadu errusiar baino gehiago akatu zituena.[20]

Erreferentziak

  1. a b «"Привид Києва": пілот МіГ-29 за 30 годин здобув 6 повітряних перемог над окупантом» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  2. a b (Ingelesez) «"Ghost of Kyiv" Ukraine fighter pilot becomes the stuff of legend» Newsweek 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  3. «‘The Ghost of Kyiv’ is the first urban legend of Russia’s invasion of Ukraine» web.archive.org 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  4. (Ingelesez) «Who is the 'Ghost of Kyiv'? Tale of Ukrainian fighter pilot trends on social media» FOX TV Digital Team 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  5. (Ingelesez) «The Ghost of Kyiv, Ukraine's urban legend of a hero ace pilot» MARCA 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  6. (Ingelesez) «Ghost of Kyiv: unconfirmed Ukrainian MiG-29 pilot credited with six kills» AS.com 2022-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  7. (Ingelesez) «Ukrainians call unidentified fighter pilot ‘Ghost of Kiev’ after dogfight videos surface» The National 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  8. (Ingelesez) «Is ‘Ghost of Kyiv’ real? Ukrainian military tweets on mystery MiG-29 pilot» The Week (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  9. «"🛩🛩🛩🛩 До строю авіації... - Міністерство оборони України"» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  10. (Ingelesez) «Ukraine is boosting morale with the urban legend of the Ghost of Kyiv, a mysterious fighter ace» inews.co.uk 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  11. (Ingelesez) «Who is the ‘Ghost of Kyiv’? The ace pilot giving hope to Ukrainians» WION (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  12. (Ingelesez) «Former Ukraine president confirms the 'Ghost of Kyiv' is real» MARCA 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  13. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  14. (Ingelesez) DelhiFebruary 26, Abhishek Bhalla New; February 27, 2022UPDATED:; Ist, 2022 02:27. «Ghost of Kyiv: A war hero's folklore in Ukraine or propaganda?» India Today (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  15. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :3 izeneko erreferentziarako
  16. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :12 izeneko erreferentziarako
  17. (Ingelesez) «'Ghost Of Kyiv' Fighter Pilot Blowing Up Russian Aircraft In Trending Clip Actually From Video Game» Kotaku (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  18. (Ingelesez) «Is This 'Ghost of Kyiv' Video Real?» Snopes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  19. (Ingelesez) «The 'Ghost of Kyiv', The Missing Mega-Plane, A Rogue Air India flight and a Samurai: Welcome to the Fog of War» The Aviationist 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  20. (Ingelesez) «If you liked the 'Ghost of Kyiv', you will love the 'Ukrainian Reaper'» MARCA 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q111015917
  • Commonscat Multimedia: Ghost of Kyiv / Q111015917

  • Wd Datuak: Q111015917
  • Commonscat Multimedia: Ghost of Kyiv / Q111015917
  • i
  • e
  • a
2022ko Ukrainako inbasioa
  • i
  • e
  • a
Laburpena
Orokorra
  • Denbora-lerroa
  • Hiri-kontrola
  • Legezkotasuna
  • Borroka-ordena
  • Bake-negoziazioak
  • Aire-esklusioko eremua
  • Armak
Inbasioaren
preludioa
  • Erreakzioak
  • Desinformazioa
  • Ukrainako zibererasoak
  • Donetskeko eta Luhanskeko HEn ebakuazioa
  • Putinen Donetskeko eta Luhanskeko HEn aintzatespen-hitzaldia
  • Putinen inbasio aurreko hitzaldia
Testuingurua
Nazioarteko
erlazioak
  • i
  • e
  • a
Liskar militarrak
Hegoaldeko Ukraina
Ekialdeko Ukraina
Kiev
Ipar-ekialdeko Ukraina
Ukrainako errusiar okupazioa
Militar-itudun erasoak
Potentzialki erlazionatutako gertaerak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Jendartea
Protestak
  • Ukrainan ("Aintza Ukrainari!" · "Putin khuylo!" · Errusiak okupaturiko lurraldeak)
  • Errusian (Gerraren aurkako Komitea ·
    Gerraren aurkako Erresistentzia Feminista · Marina Ovsianikova · "Gerrari ez!" · Bandera zuri-urdin-zuria)
  • Txinan (Itzulpen-Mugimendu Handia)
Enpresak
  • Errusiako Errektore-Batasunaren hitzaldia
  • Errusia eta Bielorrusiaren aurkako boikota
    ("Ez erosi Errusiako produkturik!")
  • Gelditu Energia Odoleztatua
  • Wagner Taldea
Teknologia
  • Anonymousen ekintzak
  • Ukrainako IT Armada
  • Iturri irekietako inteligentzia
  • peacenotwar malwarea
  • Roskomnadzorreko filtrazioa
  • Errusiako Aktiboen Arakatzailea
  • Ukrainako Sirena-Alertak
Bestelakoak
  • Kolaborazionismoa
  • Ukrainaren aldeko Kontzertua
  • Bakearen aldeko Tour Globala
  • Nobel saridunen gutun irekia
  • Bielorrusiako trenbide-gerra
  • i
  • e
  • a
Orokorra
Zibilen aurkako erasoak
Prozedura legalak
  • NZAren ikerketa
  • NJGren kasu judiziala
  • Kontuak Emateari buruzko Lantaldea
  • Jurisdikzio unibertsala
  • i
  • e
  • a
Erreakzioak
Estatuak eta
entitate ofizialak
Orokorra
  • Zigorrak (banakoak eta erakundeak)
  • Kanpo-laguntza
 Ukraina
  • Komandanteburu Gorenaren Kuartel Nagusia
  • Nazioarteko Legioa ("Askatasuna Errusiarentzat" Legioa · Kastuś Kalinoŭski Batailoia)
  • Zureak Bilatu
 Errusia
  • Moskuko elkartaratzea
  • Errusiako berri faltsuen legea
  • Ukrainako biolaborategien konspirazio-teoria
  • Herrialde Etsaien Zerrenda
  • "Zer egin beharko luke Errusiak Ukrainarekin"
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
  • Batasunaren Egoera aztertzeko Agerraldia
  • 14071 Agindu Exekutiboa
  • Kreditu Kontsolidatuen Legea
  • Task Force KleptoCapture
  • Ukrainan Demokrazia Defendatzeko Mailegu-Legea
Ukrainaren alde
  • India (Ganga Operazioa)
  • Zeelanda Berria (Errusiako Zigorren Legea)
  • Erresuma Batua (Delitu Ekonomikoen Legea · Ukrainarentzako Etxeak)
Nazio Batuak
  • Larrialdiko bilkura berezia (ES-11/1 Ebazpena · ES-11/2 Ebazpena · ES-11/3 Ebazpena)
  • Segurtasun-Kontseiluaren 2623 Ebazpena
EB eta NATO
  • Bruselako ezohiko goi-bilera
  • NATOren goi-bilera birtuala
  • Oscar Operazioa
  • REPowerEU
  • Errusiako banketxeen aurkako SWIFT-debekua
Bestelakoak
  • Bielorrusiaren parte-hartzea
  • Txetxeniaren parte-hartzea
  • Txina eta inbasioa
  • Errusiako Sagaratzea
  • i
  • e
  • a
Inpaktua
Eraginak
  • Heriotzak (Errusiako jeneralak · kazetariak)
  • Eragin ekonomikoa (Errusia–EB gas-liskarra · Errusiaren zor-berankortasuna ·
    Peruko protestak)
  • Migrazioa, Errusiatik
  • Eragina emakumeetan
  • Zentral nuklearrak
  • Ondare kulturala
  • Errusia, 2022ko Eurovisionen
  • Ontzi-galerak
  • Hegazkin-galerak
Giza eskubideak
  • Ukrainako errefuxiatuen krisia
  • HRCren Ikerketa Batzordea
  • NBEren Giza Eskubideak Behatzeko Misioa
Esaldiak
  • "Eta, orain, Bielorrusiako erasoa nondik prestatu zen erakutsiko dizuet"
  • "Arratsalde on, Ukrainakoak gara"
  • "Putin khuylo!"
  • "Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!" (zigilua)
  • "Slava Ukraini!"
  • "Non egon zara azken zortzi urteetan?"
Herri-kultura
  • "Back to the Cold War"
  • "Bayraktar"
  • Kieveko Mamua
  • "Hey, Hey, Rise Up!"
  • Putler
  • Slava Ukraini! (abestia)
  • "V" ikur militarra
  • "Z" ikur militarra
  • Z poesia
  • i
  • e
  • a
Gako-jendea
Ukraina Ukrainarrak
Errusia Errusiarrak
Bestelakoak
  • i
  • e
  • a
Gaiarekin erlazionaturik
  • Ukrainako Hiri Heroiko
  • Kale-izenen aldaketak (Ukraina plaza, Oslo)
  • Hego Osetiaren Errusiarako anexioaren proposamena
  • Kieveko konboia
  • Wikipediaren papera (blokeo-mehatxua, Errusian · Mark Bernstein)
  • U-24 elkartea
  • Zagrebeko Tu-141aren talka
Kategoria Kategoria Commons