Trostianetseko gudua
Trostianetseko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Trostianets hiriko Ukrainako indarren txukuntzea, martxoaren 29an. | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – martxoak 26 | ||
Lekua | Trostianets, Sumy Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 50°28′52″N 34°57′52″E / 50.4811°N 34.9644°E / 50.4811; 34.9644 | ||
Egoera | Ukrainak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
>50 zibil hil[4][5] |
Trostianetseko gudua borroka militar bat izan zen, Errusiaren 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguruan emandakoa. Trostianets hiria, Sumy Oblastean kokaturikoa, Ukrainan, Errusiako indarrek eraso zuten otsailaren 24an, inbasioaren lehen egunean, Ukraina ipar-ekialdeko erasoaldiaren zati gisa.[6]
Gudua
Lehen fasea: errusiar bereganatzea (martxoak 1–martxoak 26)
Borroken ostean, Errusiako indarrek hiria bereganatu zuten 2022ko martxoaren 1ean.[1][7][8]Errusiaren egoitza militarra herriko tren-geltoki nagusian ezarri zen.[9][10] Martxoaren erdialdean, errusiar tropa batzuk Errusiak-lagundutako indar separatistekin ordezkatu zituzten.
Gutxi gorabehera 800 errusiar soldaduk okupatu zuten hiria. Okupazioan zehar, Ukrainako Poliziak hirian inkogniton mantendu ziren, tokian tokiko zibilei eta indar partisanoak lagunduz.[11] Ukrainako Indarrek hiriaren hegoaldeko zubi bat suntsitu zuten, Errusiaren aurrerapena Ukrainaren sakonerantz gelditzeko. Herri-alkatea, Jurii Bova, inguruko herrietan ezkutatu zen; hala, herrian ez geratzeko erabakiagatik kritika batzuk jaso zituen. Edonola ere, Ukrainako erresistentzia koordinatzen jarraitu zuen; besteak beste, Errusiaren posizioak bonbardatuz. Errusiako tropek eginiko zibilen exekuzioen informazioa ezberdinak martxoaren hasieran hasi ziren.[4]
Bigarren fasea: ukrainar kontraeraso eta garaitzea (martxoak 26–egun)
Martxoaren 23an hasitako Ukrainaren kontraeraso batek hiria ukrainarren esku berrerortzea eragin zuen, martxoaren 26rako. Borroketan herriko ospitalea bonbardatu zuten; bizilagunen arabera, errusiar indarrek.[11] Hiriaren kanpoaldean borroka eta bonbardaketen ondoren, errusiar tropak gauean zehar erretiratu ziren, Ukrainako Indarrak iritsi baino lehen.[12] AFPren txosten batek "dozena bat" tanke eta ibilgailu blindatu suntsitu edo kaltetu zirela adierazi zuen.[10] New York Times egunkariak, bestalde, jakinarazi zuen janaria urritzear zegoela Ukrainak hiria berreskuratu zuenerako.[11]
Borrokak eten ondoren, Dmytro Zhyvytsky-k, Oblasteko Gobernadoreak, adierazi zuen hiriaren zati batzuk minatuta jarraitzen zutela eta laguntza humanitarioaren sarrera antolatzen ari zirela.[13][14] Bova alkateak adierazi zuenez, gutxienez 50 zibil hil ziren hiri-okupazioan zehar.[4]
Hiria okupatu ondoren, zazpi zibil hil eta, gutxienez, beste bi zauritu ziren, soldadu errusiarrek hiri osoan jarritako tranpa minadunen ondorioz.[5]
- Trostianetseko Museoa, XIX. mendekoa.
- Museoa, barrutik.
- 1911an eraikitako eraikina, Ukrainan nazio-mailako garrantzia duen monumentu arkitektonikoa dena. Egun, Mendi-Ingeniaritzaren Ikerketa Zentro moduan dihardu.
Erreferentziak
- ↑ a b c (Ingelesez) Mendick, Robert; Freeman, Colin; Kilner, James. (2022-03-27). «Legendary Stalingrad tank division destroyed as Ukraine reclaims key town» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ https://www.nytimes.com/2022/04/03/world/europe/ukraine-war-russia-trostyanets.html
- ↑ https://www.afr.com/world/europe/zelensky-accuses-west-of-cowardice-20220328-p5a8gd
- ↑ a b c Walker, Shaun. (5 April 2022). «'Barbarians': Russian troops leave grisly mark on town of Trostianets» The Guardian.
- ↑ a b (Ingelesez) «Five children killed by Russian mines and tripwires in Trostianets» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-26).
- ↑ (Ingelesez) AFP. «Ukraine says it retook captured town near Russian border» www.timesofisrael.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Alemanez) Reuter, Christoph. (2022-03-29). «(S+) Ukraine: Wie die Stadt Trostjanez nach vier Wochen von den Russen befreit wurde» Der Spiegel ISSN 2195-1349. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Trostyanets captured by aggressor – head of Regional Military Administration» Interfax-Ukraine (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ «Ukraine says it retook captured town near Russian border» Times of Israel 27 March 2022.
- ↑ a b (Ingelesez) «Russians leave behind wreckage, hunger in Ukraine town of Trostyanets» France 24 (Agence France-Presse) 2022-03-30.
- ↑ a b c (Ingelesez) Gibbons-Neff, Thomas; Yermak, Natalia; Hicks, Tyler. (2022-04-03). «'This Is True Barbarity': Life and Death Under Russian Occupation» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) Rosa, Andrea; Dana, Felipe. (2022-03-29). «After Russian forces pull back, a shattered town breathes» Associated Press.
- ↑ (Ingelesez) Chernova, Isabel Coles, Max Colchester and Yuliya. (2022-03-27). «Ukraine Seeks to Exploit Shift in Russia’s Military Strategy» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Russians plant mines in hospital before retreating from Trostianets» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
Kanpo estekak
- Datuak: Q111032447
- Multimedia: Battle of Trostianets / Q111032447