Afrikako geografia
Afrika hirugarren kontinenterik handiena da. 30.244.050 km² dauzka eta Lurraren %20.3an hedatzen da.
Afrika eta Europa arteko muga Mediterraneo itsasoa da, Asiarekin, berriz, bere ipar-ekialdeko muturrean dagoen Suezko istmoaren bitartez lotzen da.
Iparraldeko muturretik, Tunisiako Ras ben Sakkatik, hegoaldeko muturrera, Hegoafrikako Agulhas lurmuturrera 8.000 km inguru daude. Mendebaldeko muturretik, Senegaleko Cap-Vert penintsulatik ekialdeko muturrera Somaliako Hafun lurmuturrera, berriz, 7.400 km.
Geologia
Afrikak, Europak ez bezala, bere plaka propioa du.
Hidrografia
Itsasoak
Kontinentea urez inguratuta dago: iparraldean Mediterraneo itsasoa (tartean Alboran itsasoa) du, mendebaldean ozeano Atlantikoa (Gineako golkoa tartean) eta ekialdean Indiako ozeanoa (tartean Itsaso Gorria eta Adengo Golkoa). Guztira 26.000 kilometroko kostaldea du.
Ibaiak
Hauexek dira Afrikako ibairik nagusiak:
Izena | Luzera |
---|---|
Nilo | 6.500 km |
Kongo | 4.800 km |
Niger | 4.200 km |
Zambezi | 3.200 km |
Senegal | 1.790 km |
Limpopo | 1.750 km |
Volta | 1.500 km |
Lakuak
Hauexek dira Afrikako lakurik nagusiak:
Izena | Kokapena | Azalera |
---|---|---|
Victoria | Kenya/Tanzania/Uganda | 69.485 km² |
Tanganyika | Tanzania/KED/Burundi/Zambia | 32.893 km² |
Malawi | Tanzania/Malawi/Mozambike | 30.044 km² |
Turkana | Kenya | 6.405 km² |
Albert | Uganda/KED | 5.299 km² |
Mweru | KED/Zambia | 5.120 km² |
Kioga | Uganda | 4.403 km² |
Uharteak
Afrikako uharte eta uhartedi nagusiak:
- Madeira uhartedia,
- Kanariak uhartedia,
- Cabo Verde uhartedia,
- Bioko uhartea,
- Sao Tome eta Principe uharteak,
- Santa Helena uhartea,
- Madagaskar uhartea,
- Maskareinak uhartedia,
- Zanzibar uhartea,
- Pemba uhartea,
- Komoreak uhartedia,
- Seychelleak uhartedia, eta
- Sokotora uhartea.
Orografia
Afrikak 600 metroko batez besteko altuera du, hau da, Ipar Amerikak edo Hego Amerikak beste, baina Asiak baino gutxiago, 950 m. Beste kontinenteek ez bezala, ez ditu ez altueran dagoen lurralde askorik ez oso beheak diren lurraldeak ere. Hori dela eta 3.000 metrotara baino gehiago dauden lurraldeak balio gabekotzat hartu daitezke.
Magreb Saharako basamortua Sahel Sabana Namibiako basamortua Kalahariko basamortua Okavangoko delta Laku Handiak Kenyako goi-ordokia Etiopiar mendigunea Rift Haran Handia Afrikako Adarra |
Mendiak
Kontinenteko mendigune nagusiak honako hauek dira:
Hauexek dira Afrikako mendirik nagusiak:
Zb. | Izena | Kokapena | Altuera |
---|---|---|---|
1 | Kilimanjaro | Tanzania | 5.889 m |
2 | Kenya | Kenya | 5.184 m |
3 | Stanley | Uganda/KED | 5.065 m |
4 | Ras Dashen | Etiopia | 4.543 m |
5 | Meru | Tanzania | 4.558 m |
6 | Karisimbi | Ruanda/KED | 4.507 m |
7 | Elgon | Uganda/Kenya | 4.321 m |
8 | Kamerun | Kamerun | 4.095 m |
9 | Toubkal | Maroko | 4.167 m |
Klima
Ekuatoreak, Kantzerko Tropikoak eta Kaprikornioko Tropikoak kontinentea zeharkatzen dute. Iparraldeko eta hegoaldeko aldean klima mediterraniarra da, euria egiten duen urtaroak udaberria eta udazkena izanik. Erdialdean, berriz, klima ekuatoriala da nagusi, bero eta hezea. Bitartean basamortu handi bi daude: iparraldean Sahara eta hegoaldean Kalahari.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q781650
- Multimedia: Geography of Africa / Q781650